Planetak
Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.
Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.
Hauexek dira gure eguzki-sistemako zortzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenerainokoan:
Planeta telurikoak edo barneko planetak dira lehen laurak(merkurio, artizar ,lurra eta marte.) Hurrengo lauak planeta jobiarrak,(jupiter,saturno,urano eta neptuno) Hurren biribilak dira planeten orbitak, Merkuriorena izan ezik. Plano bertsuan daude eta eguzkiaren inguruan norako berean egiten dute itzulika.
Eguzki-sistemako planeta guztien izenak, Lurrarena izan ezik, Erromatarren jainko-izenetatik hartu izan ziren; jainko-izenez eta mitologia klasikotik izendatzen ohi dira, halaber, ilargi eta planeta txikiak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario