Gorputzen higidura eremu grabitatorio baten barnean
Higiduraren deskribapena
XVII. mendearen hasieran, Galileok gorputzak jausten zuten higidura aztertu zuen. Higidura hori aztertzeko, Pisako dorre makurretik masa eta itxura desberdineko gorputzak erortzen uzten omen zituen eta esperimentu batetik bestera gauza horien itxura eta jausten uzteko altuera aldatzen omen zituen.
Esperimentu horien ondorioz, Galileok gorputz batek erortzean egiten duen distantzia eta erortzeko behar izan duen denboraren karratua zuzenean proportzionalak direla frogatu zuen. (A)
Horrek esan nahi du gorputz baten erorketa higidura zuzen uniformeki azeleratua dela. Erorketa hau gorputzen gainean eragiten duen indar grabitatorioaren ondorioa izango da. Beraz, gorputzek erortzean hartzen duten azelerazioa grabitatearen azelerazioa da, eta beherantz zuzenduta dago, Lurraren zentrorantz. (B)
Datorren urtean, Lurraren eremu grabitatorioa aztertzen dugunean ikusiko duzunez, grabitatea (eremu grabitatorioaren intentsitatea da bere izen zehatza) Lurraren eremu grabitatorioak eragiten duen indarra masa unitatearekiko da, hau da, eremuaren intentsitatea adierazten du. Bere balioa konstantea da eta, aurrean esan bezala, lur-gainazalean eta lur-gainazaletik gertu, bere balioa 9,8 N/kg ingurukoa dela onar daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario